
Ipuin honetan protagonista nagusia hartz bat da, Otto izeneko hartz-panpina, haur baten urtebetetze oparian munduratua. Eskuz-esku dabil hainbat lurraldetan eta pasadizo krudelak eta oinaze franko bizitzea egokitzen zaio.
Hartzak berak idazten du istorioa, bere ahotik dakigu bizitakoa. Beraz, lehenengo irakurleek autobiografia generoa ezagutzeko aukera ematen digu, berritasun nabarmena haur literaturan, autobiografia urria baita umeentzako lanetan.
Marrazkiek izugarrizko garrantzia dute, bikainak dira.
Istorio hunkaigarria eta tristea; baina, aldi berean, sakona eta ederra
Liburutegi hauek daukate OTTO
Arrasateko Udal Biblioteka