2009/01/07

Gurasoak estu


Egilea: Manu Lopez Gaseni

Marrazkiak: Agurtzane Villate

Liburu hau jokua da irakurlearentzat. Ezkutuan dago idazleak dakien zeozer eta irakurle helduak pentsa dezake gurasoak hainbeste larritzearen arrazoia bat dela, baina haur txikiak beste zentzu bat emango dio ipuinari. Haur irakurlea gazteegia da helduak daukan susmo bera izateko.

Amaierako ezustekoa pizgarria da, bukaeraino mantentzen den intriga puntu hori. Liburuak planteatzen duen gaia arrakastatsua izan daiteke “krisi” ekonomiko egoera honetan. Ilustrazio ederrak ditu, komikiaren estilotik gertu, teknika ezberdinak sartuz (akuarela, adibidez).

Biblioteka hauetan eskuragarri Gurasoak estu.


Arrasateko Udal Biblioteka


Txarliren kontuak: ozen irakurtzeko marrazki liburu bat

Rotraut Susanne Berner (Alberdania, 2008)


Protagonista untxia da, Txarly, alegia eta 4 urte ditu, berari gertatutakoak eta ohiko gaiak haurren munduan dira ipuin hauen gai nagusia, beldurrak batez ere:ekaitza, gaua, eskola eta lagunen gorabeherak, kasketak, umore aldaketak, haurrek normalean egiten dituzten galderak, e.a.

Ipuin laburrak denak, 29 guztira, ozenki irakurtzeko aproposak eta umorea da hari nagusia. Gurasoek haur txikiagoei irakurtzeko baliogarria. Ilustrazio bikainak ditu, finak, gozoak, idazle baino gehiago ilustratzailea baita egilea.

Biblioteka honetan eskuragarri Txarliren kontuak.

Arrasateko Udal Biblioteka